domingo, 2 de agosto de 2015

GARA, NOTICIAS TALDEA ETA EUSKARARI TRATU TXARRA


Iruñerriako D ereduan euskara ikasi dut, hau da, zonalde nahiko erdaldunean.  Nire ama hizkuntza erdara da, hori egiten du lagunekin erdaraz egiteko joera handiagoa izatea, azken boladan unibertsitatean euskara gehiago solasten ari naizen arren. Euskaraz egiteko joera handiagoa izatea, ez da bakarrik –baita ere- D ereduan ikasi dugunen ardura baizik eta helduek beraien artean euskaraz hitz egitea behar da, etxean euskaraz egitea edo hedabideek eragin asko daukate.

Hedabideak aipatuz, Gara eta Noticias Taldeari erreferentzia berezia egiten ari naiz, suposatutako kazetari abertzale edo euskaltzaleak ez dute euskararen alde ia ezer egiten. Gararen kasuan, gainera, orain arte gehiena gaztelaniaz zen eta pixka’t  euskaraz, orain beste hedabidea ireki dute frantsesez euskarari baztertuz berriro ere. Frantsesez idazteko, hobe izango litzateke okzitanieraz idaztea, frantsesa edo gaztelania baino askoz propiagoa da Miramón, Villabona eta Gipuzkoako toponimo asko okzitaniera dira eta oraindik Euskal Herriko herri batzuetan okzitaniera ama hizkuntza daukate. Gainera, gaskoiera beraien dialektoa ‘euskara romanizatua’ deitu zioten. Noticias Taldeari ez da bakarrik euskaraz oso gutxi idatzi dutela, baizik eta, Berriataz far egin zutela, Noticias de Navarra gainerako egunkariek baino irakurle asko zutela (Berria jarri zuten zerrenda horretan) harrotu ziren eta hori ez zait gustatzen, Berria egunkari euskaldun bakarra delako (besteen artean Gara eta Noticias Taldearen erruarengatik). Ulertzen dut Gara edo bertze egunkariekin beraien burua konparatzea eta ulergarria ere iruditzen zait beraien harrotasuna, baina ez Berriarekin konparatzea, euskaldunoi iraina delako, nahiz eta ziur aski ez zuten asmo horrekin aipatu.

Gara eta Noticias Taldea gutxienez %50a euskaraz idatziko balute edo 2 bertsio egingo balute erdaraz eta bertzea euskaraz, euskara ama hizkuntza ez dugunok euskararen praktikan nahiko hobetuko genuke, euskaraz berriak irakurtzeko eskaintza gehiago izanen genukeelako. Gara eta Noticias Taldea ulertu behar dute, euskarari kalte egiten ari diotela, gaztelaniaz (edo frantsesez baita ere Gararen kasuan) etekin gehiago ateratzen dutelako. Eta lehen esan bezala, benetako euskaltzaleak badira ez da ulertzen kazetari hauek ia egunkari osoa erdaraz izatea.

 

Ondorioz, Gara eta Noticias Taldea gutxienez %50a euskaraz idazten edo 2 bertsio (edo 3 Gararen kasuan) egiten ez duten arte euskararen aurkako egunkariak kontsideratuko ditut, beraiek euskaltzaleak direla esan arren.

lunes, 2 de febrero de 2015

SYRIZAKO BURUZAGIEN MATXISMOA ETA EUROPARRON HIPOKRESIA

Blog hau ez nuen ireki soilik euskarari buruz hitz egiteko baita politikaren kontu batzuetaz hitz egiteko. Hau euskarazko bertsioa da, geroago gaztelaniaz eta frantsesez eta okzitanieraz jartzen saiatuko naiz:


Syriza ministroen artean ezta emakume bat ez egotea erabaki du. Desengainua hartu dut suposatutako gobernu progresista batek ezta emakume bat jartzea eta, gainera, esan behar dut, feministak ez direnek ezkerrekoak ez direla.


Gai honi buruz irakurritako iruzkinak Públicon (asko) , Berrian eta Naizen (gutxiago, baina baita) asko kezkatu naute. Batzuk justifikatzen diete esanez ‘politika sozialak’ egiten badituzte ez duela axola emakume ala gizona izatea. Nola egingo dute politika sozialak gizartearen %51a kontuan hartu gabe?


Hala ere, gehien kezkatu zaidana ezkerrekoak suposatzen diren jendea hau justifikatzea argudio matxistekin. Esate baterako, beraien ustez, Zapateroren bigarren gobernua ez zen txarra izan gaizki egin zutelako, baizik eta emakume gehiago jarri zituelako. Ez daude ministro gizon txarrak? Gizon gehiago egongo baziren ez zukeen hori pasako? Gogoraraziko dut, hor Espainiako estatua nahiko gaizki zegoela, baina orain gizon gehiago daudela oraindik txarrago dagoela. Beste argudio bat zen ‘Merkel eta Cristine Lagarde’ bezalakoak izateko…’. Baina emakume guztiak eskuinekoak dira ala? Ez daude goi-karguak dituzten gizon gaiztoak? Gizon guztiak ezkerrekoak dira? Emakume guztiak gaiztoak gara? Cristina Fernández, Michele Bachelet edo Dilma Rouseff ezkerrekoak dira eta, beraien herrialdeetan pobrezia nahiko murriztu dute. Malala haurren eskubideengandik borrokatu du eta bake nobela jaso du 17 urterekin, Rosa Parks EEBBtako afroamerikarren eskubideengandik borrokatu zuen Teresa de Calcuta gauza asko egin zituen pobreengatik. Marie Curie-ri esker X izpiak dauzkagu, Rosalind Franklin ADNa aurkitu zuen, Liberian emakumeek iraultza egin zuten bakearen alde eta orain emakume horietako bat lehendakaria da etab… Baina ez, gauza onak egin dituzten emakumeen artean, gauza txarrak egin edo egiten ari diren emakumeak nabarmentzen dute Greziako gobernuaren matxismoa justifikatzeko.


  Eta iruzkin hauen atzean ‘emakumeak etxean geratu behar dira’, ‘emakumeak tuntunak dira’ eta ‘emakumeek ezin dute herrialde bat gobernatu’ bezalako pentsamenduak daude. Hau da, eskuinera hurbiltzen diren pentsamenduak , ezta sozialdemokraziari hurbildu ere, eskuin-eskuina. Pentsamendu atzerakoia eta frankismoan bezalakoa. Segur aski, pertsona hauek Chávez mirestuko dute eta C. Fernández kritikatu, gogorazi behar zaie Chávezek ziola ‘iraultza feministarik gabe ez dago iraultzarik’.


Hala ere, aitortu behar da Syrizarekin Espainiako estatuan egon direnek, Podemos, IU eta EH Bilduk (nahiz eta hauek 3 ere zerbait gehiago egin beharko luketen gai honetan) Syrizaren erabakia ongi kritikatu dutela.


Baina, Europako hipokresia beti agertzen da. Zer gertatuko litzateke erabaki hau Latinoamerikan, Afrikan edo Arabiar herrialdeetan izanen balitz? Eta zer esango lukete ezkerreko hauek erabaki hau eskuineko gobernu bat egingo balu?


Eta azkena, matxista batzuen biktimismoa ikustekoa da. Berriako iruzkin batean ikusi nuen ‘Ez zaizue axola lanbideko suizidio gehiena gizonak izatea?’ Lanbideko suizidio gehiena gizona bada, agian lanbidea duten gehienek gizonak direlako da. Oraindik Espainiako Estatuan 80 emakume hilak dira bere bikoteen erruz eta 10.000 tratu txarrak jasotzen, lan bera egiteagatik EHn baita emakumeek gutxiago kobratzen dugu, goi-kargu oso gutxi daukagu etab… (Datuak EH Bilduko gizon 1ek esan zituen, gero niri ez erantzun emakumeok biktimistak garela)


Ondorioz, sumintzen nau demokraziaren sorlekuan (Grezia delako eta ez EEBBk) oraindik hain matxistak izatea. Beste alde batetik, gizonek ez lukete kexatu behar haiek oraindik mundu osoan boteredunenak direlako (Europan barne). Eta azkenik, europarrok ez gaude emakume eta gizonen arteko berdintasunean (Greziako gobernua adibiderik ikusgarrienetatik larriena edo larrienetarikoa baino ez da).